martes, 13 de noviembre de 2012

Masifikaziorik eza edota master ofizialen eskaintza handia; euskal unibertsitateen adierazle
Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratu du Eroski Consumerrek
Yago MATEO
Masifikaziorik eza, master ofizialen eskaintza handia edota lehen kurtsoko matrikulazio prezio baxuak euskal unibertsitateen kalitatearen agiri dira. Datu hauek eta beste asko Unibertsitateen Gida Praktikoan biltzen dira.
 Urtero bezala, EROSKI CONSUMERek eguneratu berri du Unibertsitateen Gida praktikoa. Unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen titulazioak, master ofizialak, zein den sarrera nota,  leku kopurua etab. biltzen duen txostena sarean kontsultatu daiteke. Ikerketa honek, estatu mailako unibertsitateen kalitatea konparatu du parametro ezberdinen arabera eta askotan euskal unibertsitateak datu aipagarriak lortu dituzte.
Masifikazioari dagokionez, adibidez, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenetakoak (Espainako Estatuko unibertsitate-sisteman oinarrituz). Gainera, euskal unibertsitateean 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Datu positiboa da hau estatu mailan bataz bestekoa 12,4koa dela kontuan hartuta. Azterketa banaka eginez gero, erantzun are positiboagoak lortzen dituzte euskal unibertsitateek. Izan ere,  Deustuk du ratiorik onena Euskal Herri mailan; 7,9 ikasle irakasle bakoitzeko bataz bestekoarekin. Euskal Herriko Unibertsitatea ez da atzean gelditu eta estatu mailan, unibertsitate publikoen arteko rankingean ratiorik onena lortu du: 7,9ko ratioa, alegia.
Euskal Herrian zentratuz, EHU eta Nafarroako unibertsitateak  ikerkuntza jardunik oparoena daukate. Izan ere, euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore-testietatik, 503 bi unibertsitate hauei dagokie. Administrazio eta Zerbitzuetako langileei dagokionez, Nafarroako unibertsitatea garaile ateratzen da estatu mailan  1,3 AZL irakasle bakoitzeko datuarekin.
Teknologian oinarrituz gero,  Euskal Herriko Unibertsitateak ez ditu Deustuko Unibertsitateak lortzen dituen pareko datuak.  Izan ere euskal unibertsitate pribatuetan (Deustun eta Mondragon Unibertsitatean) hiru ordenagailu dituzte ikasle bakoitzarekiko. Nafarroako Unibertsitate publikoan edota EHUn, emaitza ez da hain egokia eta ordenagailu bakoitza 9-12 ikasle artean partekatu behar dute.
Hainbeste ordenagailurik ez baina master eskaintza handia du EHUk. 100 master-ofizial inguru eskaintzen dira Euskal Herriko unibertsitate publikoan Deustun eta Nafarroakoan hogeita hamar bat inguru dituzten bitartean.

Gradu berdina; prezio ezberdina
Aipagarria da gradu berdinen eskaintzan unibertsitateek dituzten prezio guztiz aldenduak aztertzea. Euskal Herria mailan, EHU da matrikulazio preziorik baxuena duen unibertsitatea. Pribatuen artean, Mondragon da merkeena Nafarroako Unibertsitatearekin eta Deustukoarekin konparatuz gero. EHUk 980 euroko prezioa du bataz-beste matrikula bakoitzeko Nafarroako Unibertsitatearena 8.244 eurokoa den bitartean.
Lan munduari begira batzuk eta ikerkuntzara beste batzuk, master-ofizialen eskaintza handia dago estatu mailan. 2.564 master aukera dezakete ikasleek bere ikasketak osatzeko 76 unibertsitateen artean. Madrilen, Katalunian eta Andaluzian dago eskaintza handiena. Datu hauek eta beste asko Unibertsitateen Gida Praktikoan bilduta daude ikasleei ibilbidea aukeratzen erreztearren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario